Ikus-entzunezko bideo-ekoizpena eta drone zerbitzua Euskal Herrian

Drone batekin ikus-entzunezko ekoizpena: ikuspegi berri bat

drone bideo-ekoizpena

Arima duten bideoak sortzen ditugu enpresa, marka eta pertsonentzat. Ezkontza intimo batetik produktu kanpaina batera. Dronearekin edo gabe. Zure esku. Beste guztiaz arduratzen gara.

Eragin, hunkitu eta konektatzen duten bideoak sortzen ditugu. Garrantzitsua dena grabatzen dugu, itxura sentikor eta profesional batekin. Ez dugu estilo bakarra: zurea dugu. Ideia bakoitzean moldatzen gara, ezer ez baita berdin kontatzen.

Ikus-entzunezko zerbitzuak Euskal Herrian

4K kamerak, optika zehatzak eta edizio profesionalak erabiltzen ditugu

Ideiak irudi bihurtzen dituen teknologia

4K kamerekin grabatzen dugu, xehetasun guztiak harrapatzeko aukera ematen baitigu, baita mugimenduan ere. Drone egonkortuak erabiltzen ditugu, aireko planoak perspektiba berezi eta murgiltzaile batekin eskaintzeko. Edizioan aldiz, Macintosh sistemarekin lan egiten dugu, edizioa, kolorea, soinua eta beharrezkoak diren tresna profesionalekin. Dena, diseinatuta dago zure istorioa, edozein formatutan itxura ezin hobea izan dezan: sare sozialak, weba, ekitaldiak edo kanpainak.

GURE ZERBITZUAK

4K kamerak, optika zehatzak eta edizio profesionalak erabiltzen ditugu

Zure markaren esentzia islatzen duten bideoak sortzen ditugu.
Zure enpresaren aurkezpena, web orrian jarri ahal dugu. Makina erremintaren erakuts bideoak, produktuen aurkezpen bideoak,sare sozialetarako edota kanpainetarako erabili ahal direnak.

Errepikatzen ez diren momentuak grabatzen ditugu. Ezkontza intimo bat edo negozio bat izan, estetikaz eta emozioaz egiten saiatuko gara.

Drone egonkortuekin aireko ikuspegiak. Kanpoaldean, espazio handietarako aproposa, adibidez etxeen salmentarako aproposa. Beti segurtasuna eta legezkotasuna mantenduz.

Ikaskuntza bisualagoa egiten dugu.
Ikastaro, tutoretza eta klaseen grabaketa eta edizioa.
Hezkuntza-plataforma eta sareetara egokitua.

Zure bideoak dituzu baina ez dakizu nola editatu?
Erritmoa, kolorea eta soinua zaintzen ditugu
zure istorioa biribila gera dadin.